2008/05/06

Oraingoan berri onak daude

Hola majos/as:
Zer berri Euskal Herritik? Hemendik aldaketak egon dira. Atzo lehenengo eguna eskola berrira joan nintzena eta egia esanda, itxura ona hartu diot, ez bestean moduan; andereñoak oso majak (kroasanak eta guztiz ematen dizkidate gozaltzeko), askoz ume gutxiago eta lekua oso ondo antolatuta (txokoak, altzairuak, materiala,...) Zentroak La Tartaruga du izena eta Firenze ondoko herrixka batean dago (Ugnano), bizikletaz ordu erdi baina pixka bat gehiago emanda. Bai, sinistu, sinistu! Azkenean bizikletaz joaten animatu naiz eta....ni tan mal!
Zentroa ez da betiko haurreskola, hemen “centro de gioco” deitzen diote eta horren plantamendua da umeak goiza pasatzea beste umeekin batera. Baina beste aldetik, ume, familia eta anderenoen arteko harremana oso familiarra da. Bihar, adibidez, suhiltzaileengana joango gara bisita bat egitera. Kurioso izango da, zentro honetan adina guztietako umeak (18-36 hilabetekoak) batera daudelako eta halako txango bat mortala izan daiteke.
Gainera, eskola "normala" ez denez,umeek ez dute hantxe bazkaltzen horregatik, ezin izango dut han bazkaldu eta oraindik ez dakit zelan antolatuko dudan bazkaria.
Bueno ba....hori, uste dudala gelditzen zaidan azken hilabetea askoz trankilago pasatuko dudala, bizikletarekin kirol pixka bat egin eta ea zeozer ikasten dudan asmoarekin.
Gainera, Mikelekin egon ondoren pilak kargatuta etorri naiz Firenzera eta bueltarako itzelezko ilusioekin. Aurreko bisek balio zuten elkarren egoera ezagutzeko eta oraingo honek, bion artean pixka bat lasaiago hitz egin eta aurrera begiratzeko.
Horregatik, berriro ere, bidai hau egiten lagundu diguzuen guzti-guztioi MILA ESKER bion partez.
Bueno guapas/os, hurrengora arte, musu pilo bat.

2 commenti:

Anonimo ha detto...

aupa ixiko :

Ez dakizu zenbat postu naizen zure berri onak irakurri ditudanean. Besterik ez bada ere azken hilabetea behintzat hobeto pasatuko duzulakoan nago.

Ba beno egia esanda ez daukagu berri askorik egia esanda zuri kontatzeko . inguruan egunerokotasuna da nagusi je je je hori bai beti ere ahal den neurrian umore honean bestela ....

Bueno maja laister batean idatziko dizut berriz ere ( bisita eta gero ) orduan seguru zer kontatu gehiago izango dudala ( seguru ) je je.

Muxu asko asko eta zaindu.
muaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa

Zure loba berria

ioritz

Anonimo ha detto...

Hola guapa!
Ez nu galdetzea zelan zabizen, ze ikusten dot praktikan atxikixiaz Italin turismu eta deporti ein eta firenze eta inguruko parkitan euzkixe hartzen zabizela; aprobetxa ke son dos dias!
Desiaten neuan bañe gaur arte eztot euki zeure blogin sartzeko aukeraik, baakixu... hor beian dan terremotuaz, segundo ez septimo
planon ero gelditzen ga.Bañe esaten neban, dios Arantzai oporrak amatxuko gakoz eta ni en pelotas, ixe idatzi baik.
On trankil na, muestri barabe lagarot.
Bueno on serixo, desiaten na zeu eta zure lagun politiku ikusteko. Harei be beti hiru lau berba idaztekotan, ia denpori hartzen douen.
Aran hamen ezta nobedadeik, bakarrik gure etxeko sorgiñe euskeraz, bertendonakuk baño bixkat hariña dala ikasten, karrerilli hartute dabil.
Umin kalenturak eta enu kontaten hastea.
Bueno maja, ia laster ikusten gazen, bueltan zatozenin sin falta geurin bazkaxe, eh?
Muso handi bat.

alai