2008/04/28

Habemus Papam




Hola genteeeee:
Bai azkenean Erroman egon gara eta benetan, ederra. Bidaia pixka bat luzea (tren merkean 3 ordu eta erdi) eta hainbeste buelta emanda guztiz nekatuta itzuli ginen etxera, baina hala eta guztiz ere merezi egin du hara joateak. Gainera, txango hau Erasmuseko beste euskaldunekin bat (guztira 12) egin dugu eta giro gehiago egon da.
Argazkietan ikusten duzuenez Koliseo eta Fontana di Trevin egon ginez, baina horiez gain Erromatar Foroa, Kostantinoren Arkua, Venezia Plaza, S.Pietro Plaza, Errepublikaren Plaza, Popolo-ren Plaza, Espainako Plaza (que raro!), Navona Plaza eta hainbeste leku batzuetan egon ginen. Leku batzuk gelditu dira ikusteke baina bi egunetan leku nahikotxo ezagutu ditugu. Gainera itzelezko eguraldia egin zuen eta oraingoan tranparik egin gabe, kolore pixka bat lortu dut.
Argazkiak nahiko tipikoak dira eta egia esanda, ni ez nago batere guapa (ilea luzatzen hasia zait eta parezco el leon de la Metro, a ver quien se atreve a cortarse el pelo por aqui!): bata, Mikelek ikusteko hainbeste gogo zituen Koliseoan ateratakoa da (beste batean izango da, zihur), zer esan, ba.....izugarria, eta bestea Fontana de Trevin. Hau jendez beteta zegoen eta ia-ia txanpona botatzeko txanda itxaron behar zenuen, baina azkenean....lortu nuen. Bi txanpon bota nituen eta bi desio eskatu ere, ea biak betetzen diren.
Atzo deskantsurako eguna izan zen, Firenzeko erdigunetik erosketaren bat egin, paseo bat, etxera bazkaltzera eta zikin nituen arropa guztiak garbitu eta gero (garbigailurik ez dugu eta eskuz garbitzen ditugu), firenzetarrek adikor utzitako bizikletak hartu eta niretzako topa duten eskola berriaren bila joan ginen. Bai, bai! Azkenean ostegunean azken orduan tutoreak deitu eta leku bat zegoela esan zidan. Eskola irakasleen kooperatiba bat da eta Firenzeko komunak kontrolpean dago. Pega bakarra dauka, a tomar por sako dagoela (3 autobus desberdin hartu behar dira hara heltzeko) baina hala eta guztiz ere, interneten begiratu eta oso itxura ona daukanez, animatu naiz eta hara joango naiz datorren astelehenetik aurrera. Horregatik, bizikletak hartu genituen eta saitu ginen lekua topatzen baina ibili eta ibili ostean, bakarrik ikusi genuen Firenze bukatzen zenaren kartel bat. Estamos nosotras como para ir de serpas!
Gero, berriro saituko gara internetetik ateratako mapa on bat lortu ondoren. Nire plana bizikletaz joan edo gutxienez pixka bat hurbiltzea da bestela oso goiz joan behar izango naiz. Hango ordutegia goizeko 8etatik eguerdiko 1era da eta autobusak hartuta, goizeko 6:45etan edo atera behar izango nuen etxetik eta bizikletarekin nahiko beranduago. Beraz, nahiz eta Firenzeko Iban Mayo ez izan, uste dut azkenean bizikletaz joaten animatu behar izango naizela.
Bueno, ba...gaur hori guztia neukan zuei kontatzeko. Azkenean ez dira hain berri txarrak eta kontuan harturik, Mikel hiru egun barru ikusiko dudala ba...nahiko pozik nago. Ez da batere gutxi!

Musu handi pilo bat han aurrean zaudeten guztioi (nahiz eta idazten asko ez animatu).

2008/04/24

Ciao, ciao a tutti quanti, sono felice con voi...

Goiko tituloa pixka bat ridukulo izan daiteke, baina umeekin kantatzen dugun abesti baten letra baino ez da. Trankil egon, hemengo giro enpagutsua ez zait gehiegi itsatsi.
Azpalditik ez nuen ezer idatzi eta datorren astelehenera arte ez naizenez konektatuko, pentsa dot gaur zeozer idaztea, beraz hona hemen apunte batzuk:
-Esan didate goiko argazkian oso kolore ona daukadala eta itzelezko itxura daukadala baina...tranpa dauka. Kontua da flasarekin begi gorriak nituela eta argazkia konpondu behar izan nuenez....zergaitik ez kolorea bera ez aldatu. Ba hori, aldizkarietan bezalako tranpa egin dudala.
-Ostiralean Italiako "Liberazione" Eguna da eta horregaitik zubia daukagu eskolan, horregaitik Romara joatea erabaki dugu eta bihar, goizeko 7etan hara joaten den hiru ordu ta erdiko trena hartu eta turismo pixka bat egitera. Gau bat emango dugu bertan topa dugun alberge merke baten eta larunbatean arratsaldean, buelta. Argazkiren bat jarriko dut blogean datorren astean, ados?
-Eskolaren kontuarekin jadanik ez dakit zer kontatu. Orain dela hamar bat egun esan ziguten eskola publikoetan ez zegoela lekurik eta beste pribatu batera joateko, erabaki genuen bertan jarraitzea. Egia esanda, hango anderenoekin askoz hobeto gaude eta ezer ez ikasi, behintzat harremana normalizatu egin da. Baina atzo gauean hemengo tutorearen mesu bat heldu zitzaidan gaur bulegotik pasatzeko esanez, antzadanez leku bat topa du eta....ez dakit. Hau bukatzen dudanean joan behar gara ea zer esaten digun. Kontua da hiruk eskatu dugula aldaketa eta leku bakarra omen dago. Horregaitik, jadanik ez dakit zer kontatu. Agian, idazten dudan hurrengoan beste eskola baten egongo naiz. Ea zeozer ikasten dugun behingoz.
-Batzuek jakingo duzue datorren zubian, maiatzaren lehengoarenean, Madrilera noala Mikeltxorekin egotera. Nik badakit noiz joango naizen eta noiz bueltatu, baina gestio guztiak Ioritzek (nire loba berria, ja,ja) egin du eta uste dut atzetik familia eta lagun batzuk egon direla. Beraz, zuek guztioi eskerrik asko bidali nahi dizkizuet. Ezin duzue imajinatu biontzako ze nolako garrantzia daukan bisita egin ahal izateak eta bisita berak ze nolako indarrak ematen dizkigun aurrera jarraitzeko. Beraz, esandakoa, mila esker guztioi. Ay! Que me emociono!

Bueno jente, io debo guardare in internet il viaggo a Roma e mi rimane poco tempo di connessione. Per quel motivo, vi invierò ma notizie un altro giorno.
Senza ma, un saluto a tutti e vi sento la mancanza.
Fino a presto

2008/04/14

Finalmente noi siamo state in Arezzo



Finalmente non siamo state en Siena come abbiamo pensato. Siamo andate a Pistoia e Arezzo. In Pistoia abbiamo visto el mercatino e io ho comprato una maglietta molto bella. Domenica, siamo andato a Arezzo, la città dove se e fatto el film "La vita è bella".

Kontua da eguraldi eskasa egiten zuenez, ez ginela Siena joan hasieran pentsa genuen moduan eta Pistoia eta Arezzon egon ginen. Ez dakit zeozer ulertu duzuen baina Arezzo "La vida es bella" filma grabatu zuten eta argazkian agertzen den plaza hori pelikulan agertzen zen. Cuando el prota baja una cuesta en bici y se lleva por delante a la chica que finalmente sera su mujer..."Buenos dias, princesa!"
Oso polita eta oso lasaia era berean.
Ikusten duzuenez hizkuntzarekin moldatzen gara, ez dugu asko aurreratu (egun osoan batera gaudelako) baina gutxinaka-gutxinaka zeozer ikasten ari gara. Ulertu jadanik, ia-ia dana baina hitz egin....ez hainbeste.

Bueno, que luego me decis que menudas txapas que arreo. Momentuz, eskolako aldaketaz ez dakigu ezer. Aldatu egingo dugu baina agian, aste bete barru. Ea behintzat horretan aterrizatzeko nahiko denbora ematen digun.

Esandakoa, gaurkoz finito. Bakarrik esatea, zuen falta daukadala; lagunak, familia, Euskal Herria, Nagi eta zelan ez....Mikeltxo.
Musu handi bana.

2008/04/10

Ia sorte apurra daukagun!

Hona hemen, eskola aldaketaren azkenengo berriak:
Momentuz Kinder-Karten eskola berdinean jarraitzen dugu. Hemengo eta Bilboko arduradunen artean kristolako rifi-rafeak egon eta gero, ematen du hemengoak amore eman duela eta azkenean mugituko gaituztela. Baina noiz? Hori da ez dakiguna.
Kontua da, hemengo tutorea ez zegoela ados guk ematen genuen iritziarekin eta Bilbokoari leporatzen zion, bera ez zela inor beste herri batean zelan lan egiten den kritikatzeko. Bitartean, eskolako zuzendariarekin bilera bat izan genuen eta asilo nidin(hau da 1-3 urte)daramaten metodologiarekin ez geundela ados esan genuenez, bera ere haserretu egin da gurekin.
Vamos, todo um desproposito!
Pero en fin, orain klaseetako anderenoak pixka bat erlajatu dira eta gutxienez, aspektu horretan gu ere lasaigo gaude. Gutxienez, orain hitz egiten naute! Je, je.
Panorama ikusita, eskola publiko batera joatea eskatu dugu eta esaten digute, horretarako 15 egun edo itxaron behar izango ditugula. Beste ikastetxe pribatu batean lekua topa digute baina hau ikusita, ez gara eskola pribatuekin fidatzen eta erabaki dugu pixka bat itxarotea. Ez dakigu erabakia ona edo txarra izango den baina leku berrira heldu arte ez dugu jakingo, beraz,...a esperar toca.
Bitartean, nos lo intentamos tomar con filosofia.
Asteburu honetan Pistoia eta Sienara joateko asmoa daukagu. Ea eguraldiak laguntzen duen, ze azkenengo astean...nahiko eskasa izan da.
Bueno, majetes, asteburua eta gero...argazki eta berri gehiago!
Musus en los morros a tod@s.

2008/04/03

Hau ez da espero genuena!

Bueno, hona hemen eskolaren inguruko iritziak.
Joan ginenetik, ez dakit zergaitik, baina egia esanda susmo txarrak nituen. Bilbon geundenean esan ziguten itzelezko ikastetxera joango ginela, oso leku onean, itzelezko istalazioak, musika tailerrak,ea. Baina joan garenean ez dugu hori ikusi.
Nahiko penatuta nago. Nire kasuan, hona etortzeko arrazoi bakarra, teorian EHko oso leku gutxitan egiten dena ikusteko eta ikateko zen asmoa; umeekiko errespetuzko jarrerak, beste metodologia motak, programazio esberdinak, umeekin lan egiteko era desberdinak...Teorian horretan Italia herri punteroa da eta nahiz eta gogo handirik ez izan, hori izan zen hona etortzeko arrazoi nagusiena.
Baina daramagun hilabete honetan ikusi duguna ez da hori izan, adibide moduan hona hemen ikusitako batzuk; umeei pardela zutik aldatzen zaie, bakarrik aldatzen zaie aldaketa orduan, ez dago inolako afektibitasunik, plastikozko plater eta kubiertoak (bakarri goilarak) erabiltzen dituzte, ez dute inolako ekintzarik egiten, gurasoek pentsatzen dutena baino ez zaie inporta, betiko fitxak baino ez dituzte egiten eta abar luze bat.
Gainera, hemengo andereno batzuk ez daude oso gustora gurekin, egia esanda batzutan emoten du molestatzen diegula eta hori, egunerokotasunean nabaritzen da; ez dira asko saiatzen gurekin hitz egiten, ni egunero bidaltzen naute nagusien klaseetara beste lan batzuk egiteko, ez digute erakutsi ze-nolako funtzionamentua daramaten eskolan, haiek egin nahi ez duten lana ematen digute guri,ea...
Horregaitik, Bilboko tutorearekin hitz egin dugu eta gaur erantzun digu, bere partetik saiakera guztiak egingo dituela eskola aldatzeko, kasu honetan, publiko batera joan ahal izateko.
Orain arte ez dizuet ezer komentatu nahi hizkuntz-mugaren arazoa izango ez ote zenaren zalantza neukalako. Baina nahiko denbora pasa da eta azkenean, kejatu behar izan gara hau konpondu ahal izateko.
Bestaldetik, dana ondo. Korrika egiten hasi naiz(Para no desentonar de Mikeltxo) eta gaur minez josita nago. Kontua da egun hauetan eguraldi ona hasi dela eta animatu egin naiz. Ikusiko dut zenbat denboran irauten zaidan sukarra.
A! Eta berriro Mikeltxo ikustera joango naiz Maiatzaren 1ean. Gainera Karmeloren familiarekin batera izango dugunez, erabaki dugu guztion artean Internazionala kantatuko dugula. Que letxes!
Oraingoan, bidaia Madrilera zuzen egingo dut, horregaitik ez dut inor ikusi ahal izango, baina bueno, gutxi falta da nire bueltarako eta ordurako uda hasiko denez, zihur elkarrekin egon ahal izango garela.
Besterik gabe, musu handi bat han zaudeten guztioi.