2008/04/28

Habemus Papam




Hola genteeeee:
Bai azkenean Erroman egon gara eta benetan, ederra. Bidaia pixka bat luzea (tren merkean 3 ordu eta erdi) eta hainbeste buelta emanda guztiz nekatuta itzuli ginen etxera, baina hala eta guztiz ere merezi egin du hara joateak. Gainera, txango hau Erasmuseko beste euskaldunekin bat (guztira 12) egin dugu eta giro gehiago egon da.
Argazkietan ikusten duzuenez Koliseo eta Fontana di Trevin egon ginez, baina horiez gain Erromatar Foroa, Kostantinoren Arkua, Venezia Plaza, S.Pietro Plaza, Errepublikaren Plaza, Popolo-ren Plaza, Espainako Plaza (que raro!), Navona Plaza eta hainbeste leku batzuetan egon ginen. Leku batzuk gelditu dira ikusteke baina bi egunetan leku nahikotxo ezagutu ditugu. Gainera itzelezko eguraldia egin zuen eta oraingoan tranparik egin gabe, kolore pixka bat lortu dut.
Argazkiak nahiko tipikoak dira eta egia esanda, ni ez nago batere guapa (ilea luzatzen hasia zait eta parezco el leon de la Metro, a ver quien se atreve a cortarse el pelo por aqui!): bata, Mikelek ikusteko hainbeste gogo zituen Koliseoan ateratakoa da (beste batean izango da, zihur), zer esan, ba.....izugarria, eta bestea Fontana de Trevin. Hau jendez beteta zegoen eta ia-ia txanpona botatzeko txanda itxaron behar zenuen, baina azkenean....lortu nuen. Bi txanpon bota nituen eta bi desio eskatu ere, ea biak betetzen diren.
Atzo deskantsurako eguna izan zen, Firenzeko erdigunetik erosketaren bat egin, paseo bat, etxera bazkaltzera eta zikin nituen arropa guztiak garbitu eta gero (garbigailurik ez dugu eta eskuz garbitzen ditugu), firenzetarrek adikor utzitako bizikletak hartu eta niretzako topa duten eskola berriaren bila joan ginen. Bai, bai! Azkenean ostegunean azken orduan tutoreak deitu eta leku bat zegoela esan zidan. Eskola irakasleen kooperatiba bat da eta Firenzeko komunak kontrolpean dago. Pega bakarra dauka, a tomar por sako dagoela (3 autobus desberdin hartu behar dira hara heltzeko) baina hala eta guztiz ere, interneten begiratu eta oso itxura ona daukanez, animatu naiz eta hara joango naiz datorren astelehenetik aurrera. Horregatik, bizikletak hartu genituen eta saitu ginen lekua topatzen baina ibili eta ibili ostean, bakarrik ikusi genuen Firenze bukatzen zenaren kartel bat. Estamos nosotras como para ir de serpas!
Gero, berriro saituko gara internetetik ateratako mapa on bat lortu ondoren. Nire plana bizikletaz joan edo gutxienez pixka bat hurbiltzea da bestela oso goiz joan behar izango naiz. Hango ordutegia goizeko 8etatik eguerdiko 1era da eta autobusak hartuta, goizeko 6:45etan edo atera behar izango nuen etxetik eta bizikletarekin nahiko beranduago. Beraz, nahiz eta Firenzeko Iban Mayo ez izan, uste dut azkenean bizikletaz joaten animatu behar izango naizela.
Bueno, ba...gaur hori guztia neukan zuei kontatzeko. Azkenean ez dira hain berri txarrak eta kontuan harturik, Mikel hiru egun barru ikusiko dudala ba...nahiko pozik nago. Ez da batere gutxi!

Musu handi pilo bat han aurrean zaudeten guztioi (nahiz eta idazten asko ez animatu).

Nessun commento: