Bueno, hona hemen eskolaren inguruko iritziak.
Joan ginenetik, ez dakit zergaitik, baina egia esanda susmo txarrak nituen. Bilbon geundenean esan ziguten itzelezko ikastetxera joango ginela, oso leku onean, itzelezko istalazioak, musika tailerrak,ea. Baina joan garenean ez dugu hori ikusi.
Nahiko penatuta nago. Nire kasuan, hona etortzeko arrazoi bakarra, teorian EHko oso leku gutxitan egiten dena ikusteko eta ikateko zen asmoa; umeekiko errespetuzko jarrerak, beste metodologia motak, programazio esberdinak, umeekin lan egiteko era desberdinak...Teorian horretan Italia herri punteroa da eta nahiz eta gogo handirik ez izan, hori izan zen hona etortzeko arrazoi nagusiena.
Baina daramagun hilabete honetan ikusi duguna ez da hori izan, adibide moduan hona hemen ikusitako batzuk; umeei pardela zutik aldatzen zaie, bakarrik aldatzen zaie aldaketa orduan, ez dago inolako afektibitasunik, plastikozko plater eta kubiertoak (bakarri goilarak) erabiltzen dituzte, ez dute inolako ekintzarik egiten, gurasoek pentsatzen dutena baino ez zaie inporta, betiko fitxak baino ez dituzte egiten eta abar luze bat.
Gainera, hemengo andereno batzuk ez daude oso gustora gurekin, egia esanda batzutan emoten du molestatzen diegula eta hori, egunerokotasunean nabaritzen da; ez dira asko saiatzen gurekin hitz egiten, ni egunero bidaltzen naute nagusien klaseetara beste lan batzuk egiteko, ez digute erakutsi ze-nolako funtzionamentua daramaten eskolan, haiek egin nahi ez duten lana ematen digute guri,ea...
Horregaitik, Bilboko tutorearekin hitz egin dugu eta gaur erantzun digu, bere partetik saiakera guztiak egingo dituela eskola aldatzeko, kasu honetan, publiko batera joan ahal izateko.
Orain arte ez dizuet ezer komentatu nahi hizkuntz-mugaren arazoa izango ez ote zenaren zalantza neukalako. Baina nahiko denbora pasa da eta azkenean, kejatu behar izan gara hau konpondu ahal izateko.
Bestaldetik, dana ondo. Korrika egiten hasi naiz(Para no desentonar de Mikeltxo) eta gaur minez josita nago. Kontua da egun hauetan eguraldi ona hasi dela eta animatu egin naiz. Ikusiko dut zenbat denboran irauten zaidan sukarra.
A! Eta berriro Mikeltxo ikustera joango naiz Maiatzaren 1ean. Gainera Karmeloren familiarekin batera izango dugunez, erabaki dugu guztion artean Internazionala kantatuko dugula. Que letxes!
Oraingoan, bidaia Madrilera zuzen egingo dut, horregaitik ez dut inor ikusi ahal izango, baina bueno, gutxi falta da nire bueltarako eta ordurako uda hasiko denez, zihur elkarrekin egon ahal izango garela.
Besterik gabe, musu handi bat han zaudeten guztioi.