2008/05/28

Bi egun ta erdi, besterik ez!!



Hona hemen nire "fans"entzako Italiako azken argazkia. Hau, Firenzeko Miguel Angelo Piazzatik ateratakoa da. Firenze inguruan dagoen mendixka bat da eta handik hiri osoa ikus daiteke, Bilboko Artxanda modukoa.

Jadanik, maleta erdi prestatuta eta erosketa gehienak eginda, tutto bene.

Eneeeeeeeeeee, zelako zorabioaaaaaaaaaaa! Etxera joan nahi duuuuuuuuut! Bueno, ez dakit, nire etxeko obrak hasi dira eta. Bueno, bai, joan nahi duuuuuuuuuuuuut.

Laister zuekin.
Maite zaituztet.

2008/05/22





Ciao amici!
Come state? io contenta per il mio vicino ritorno. Solo mancano due settimana e... pronto!
Lo dicho....bi aste eskas eta... etxean nago. Orain daukadan sentsazioa, oporretako aurreko lan-astea bezalakoa da, inoiz helkuko ote diren sentsazio berdina. Baino hori gertatzen zaidanean, egutegiari begiratzen diot eta...9 egun baino ez direla gelditzen konturatzen naiz! Juhuuuuuuuu! Hiru hilabete gogorrak izan dira baina azkenean abentura txiki hau bukatzen ari da.
Pasa den asteburuan azken bidaia egin genuen. Igandean Sonia eta biok, Siena eta San Gimignanora joan ginen, biak erdi arokoak eta biak ederrak eta egia esanda, oraindik ez dugu topa gustatu ez zaigun herririk. Goiko argazkiak hangoak dira; ni agertzen naizen hori Sienako ingurukoa eta beste plazatxo zoragarri hori San Gimignanokoa.
Gelditzen den azken asteburu honetan azkenengo erosketak, afariak eta halako gauzak egingo dugu eta hurrengoan....como está cantado que me tomo unos zuritos en condiciones por Bilbo.
Bueno gentuzilla....esandakoa...ea datorren asteburuan baten batek itxaroten nauen pote batzuk hartzeko, ados?
Ci vediamo la prossima settimana!

2008/05/12

Laister, etxean

Hola genteeeeeeeee:

Etxera itzultzeko hiru aste baino ez dira gelditzen eta uste dut hemendik aurrera egunak zenbatzen hasiko naizela. Orain arte, asteak kontatzen nituen baino hilabetearen muga gaindituta, gero eta luzeagoa egiten ari da. Zuek guztiekin eta Euskal Herrian egoteko itzelezko gogoak ditut!!!

Ostiralean, behingoz, etxeko neskekin eta erasmuseko beste “euskaldun” batzuekin atera nintzen buelta bat ematera. Eta haiek kontatuarekin imajinatzen nuen moduan, hemengo gauak ez dauka zer ikusirik Euskal Herriko giroarekin.
Egia esanda, nahiko ondo pasa nuen. Italiako txurrero batzuekin egon ginen kalean zeozer hartzen eta haien kontura barre egiten, eta gutxienez, italieraz hitz egiteko aukera lasaia izan genuen. Baina...hau la ostia da, aqui no descansa ni el apuntador! No dejan pasar ni una oportunidad! Jende guztia “al pille” ibiltzen da eta egia esanda, pixka bat nekagarria egiten da.
Ai Ama! Zelako gogoak ditut Somera eta Bilbitik pote batzuk hartzeko! Horregatik, apuntatu agendan eta gogoratu maiatzaren 31an gaueko 11etan bueltatzen naizela eta espero dut baten batek ni itxarotea pote bat hartzeko, ados?

Bestaldetik, lanarekin pixka bat agobiatuta. Ez, ez, eskolan oso ondo nago baina hau bukatzen ari denez, memoriak bukatu behar ditugu. Memoria bat hemengo tutoreari maiatzaren 22an entregatu behar diogu eta bestea, itzultzen garen hurrengo astean. Gainera, aste horretan Mikel ikustera joango naiz eta ostegun horretan NIRE URTEBETETZEA IZANGO DA. Horregatik, joan baino lehenago bukatu nahi dut eta gogo handirik ez daukadanez, ba...hori, pixka bat agobiatuta. Baina...tira, beste batzuk oraindik egiten ez dira hasi eta horrekin kontzolatuko naiz.

A! Sorpresa bat daukat. Piercing-a egin dut sudurrean. Azpalditik neukan buruan, eta lehengo egunean topa genuen pistolarekin jartzen zuten txiringota bat eta...en alegre comandilla, etxe hiruk jarri dugu. Oso guapa nago (que lo sepais) eta orain egunero nabil zainketa berezi hoiekin. Lo que me faltaba! Volver a Bilbo con la nariz como un patata!

Bueno, gaur alper-alper eginda nago eta ez daukat askorik idazteko gogorik, badakizue... astelehen santua. A! Bukatu baino lehen, bi kontu:
1-Amaitari eskerrak eman behar dizkiot txatean kontatzen dizkidan kotileoengatik...que me mantienen viva! Je, je.
2-Bihar nire amatxuren urtebetetzea da, beraz, ZORIONAK AMATXU!

Musutxu asko a tutti quanti!

2008/05/06

Oraingoan berri onak daude

Hola majos/as:
Zer berri Euskal Herritik? Hemendik aldaketak egon dira. Atzo lehenengo eguna eskola berrira joan nintzena eta egia esanda, itxura ona hartu diot, ez bestean moduan; andereñoak oso majak (kroasanak eta guztiz ematen dizkidate gozaltzeko), askoz ume gutxiago eta lekua oso ondo antolatuta (txokoak, altzairuak, materiala,...) Zentroak La Tartaruga du izena eta Firenze ondoko herrixka batean dago (Ugnano), bizikletaz ordu erdi baina pixka bat gehiago emanda. Bai, sinistu, sinistu! Azkenean bizikletaz joaten animatu naiz eta....ni tan mal!
Zentroa ez da betiko haurreskola, hemen “centro de gioco” deitzen diote eta horren plantamendua da umeak goiza pasatzea beste umeekin batera. Baina beste aldetik, ume, familia eta anderenoen arteko harremana oso familiarra da. Bihar, adibidez, suhiltzaileengana joango gara bisita bat egitera. Kurioso izango da, zentro honetan adina guztietako umeak (18-36 hilabetekoak) batera daudelako eta halako txango bat mortala izan daiteke.
Gainera, eskola "normala" ez denez,umeek ez dute hantxe bazkaltzen horregatik, ezin izango dut han bazkaldu eta oraindik ez dakit zelan antolatuko dudan bazkaria.
Bueno ba....hori, uste dudala gelditzen zaidan azken hilabetea askoz trankilago pasatuko dudala, bizikletarekin kirol pixka bat egin eta ea zeozer ikasten dudan asmoarekin.
Gainera, Mikelekin egon ondoren pilak kargatuta etorri naiz Firenzera eta bueltarako itzelezko ilusioekin. Aurreko bisek balio zuten elkarren egoera ezagutzeko eta oraingo honek, bion artean pixka bat lasaiago hitz egin eta aurrera begiratzeko.
Horregatik, berriro ere, bidai hau egiten lagundu diguzuen guzti-guztioi MILA ESKER bion partez.
Bueno guapas/os, hurrengora arte, musu pilo bat.