Goiko tituloa pixka bat ridukulo izan daiteke, baina umeekin kantatzen dugun abesti baten letra baino ez da. Trankil egon, hemengo giro enpagutsua ez zait gehiegi itsatsi.
Azpalditik ez nuen ezer idatzi eta datorren astelehenera arte ez naizenez konektatuko, pentsa dot gaur zeozer idaztea, beraz hona hemen apunte batzuk:
-Esan didate goiko argazkian oso kolore ona daukadala eta itzelezko itxura daukadala baina...tranpa dauka. Kontua da flasarekin begi gorriak nituela eta argazkia konpondu behar izan nuenez....zergaitik ez kolorea bera ez aldatu. Ba hori, aldizkarietan bezalako tranpa egin dudala.
-Ostiralean Italiako "Liberazione" Eguna da eta horregaitik zubia daukagu eskolan, horregaitik Romara joatea erabaki dugu eta bihar, goizeko 7etan hara joaten den hiru ordu ta erdiko trena hartu eta turismo pixka bat egitera. Gau bat emango dugu bertan topa dugun alberge merke baten eta larunbatean arratsaldean, buelta. Argazkiren bat jarriko dut blogean datorren astean, ados?
-Eskolaren kontuarekin jadanik ez dakit zer kontatu. Orain dela hamar bat egun esan ziguten eskola publikoetan ez zegoela lekurik eta beste pribatu batera joateko, erabaki genuen bertan jarraitzea. Egia esanda, hango anderenoekin askoz hobeto gaude eta ezer ez ikasi, behintzat harremana normalizatu egin da. Baina atzo gauean hemengo tutorearen mesu bat heldu zitzaidan gaur bulegotik pasatzeko esanez, antzadanez leku bat topa du eta....ez dakit. Hau bukatzen dudanean joan behar gara ea zer esaten digun. Kontua da hiruk eskatu dugula aldaketa eta leku bakarra omen dago. Horregaitik, jadanik ez dakit zer kontatu. Agian, idazten dudan hurrengoan beste eskola baten egongo naiz. Ea zeozer ikasten dugun behingoz.
-Batzuek jakingo duzue datorren zubian, maiatzaren lehengoarenean, Madrilera noala Mikeltxorekin egotera. Nik badakit noiz joango naizen eta noiz bueltatu, baina gestio guztiak Ioritzek (nire loba berria, ja,ja) egin du eta uste dut atzetik familia eta lagun batzuk egon direla. Beraz, zuek guztioi eskerrik asko bidali nahi dizkizuet. Ezin duzue imajinatu biontzako ze nolako garrantzia daukan bisita egin ahal izateak eta bisita berak ze nolako indarrak ematen dizkigun aurrera jarraitzeko. Beraz, esandakoa, mila esker guztioi. Ay! Que me emociono!
Bueno jente, io debo guardare in internet il viaggo a Roma e mi rimane poco tempo di connessione. Per quel motivo, vi invierò ma notizie un altro giorno.
Senza ma, un saluto a tutti e vi sento la mancanza.
Fino a presto
Iscriviti a:
Commenti sul post (Atom)
Nessun commento:
Posta un commento