Kaixo koadrila:
Pixka bat kostatu egin zait baina azkenean lortu dut argazki bat sartzea. Hemengo lokutorio batetik idazten dizuet, morito baten txiringitoan, eta egia esanda ez du nahi beste ondo funtzionatzen.
Beheko argazkian agertzen diren neskak nire pisukideak dira: Itzal (Mikelen ikastolako ikasle bat), Sonia, Goizane eta Isa. Haiekin primeran, pilo bat zaintzen dugu elkar eta ni behintzat oso zainduta sentitzen naiz.
Ez daukagunez telebistarik, ez sofarik ez ezer ere ez, gauetan itzelezko solasaldiak eta barreak egiten ditugu. Uste dut, Italiako abentura hau niretzako terapia ona izango dela.
Oraindik ez dugu hiria ezagutzeko denbora askorik izan, baina bihar, Martxoaren 8a dela aprobetzatuz, goizetik kalera ateratzeko asmoa daukagu ea goizeko manifa eta zeozer gehiago topatzen dugun. Ea Euskal Herrikoak ere ondo ateratzen diren, nahiz eta dagoen panoramarekin, ez dakit nik.
Atzo,lortu genuen unibertsitarioentzako jantokietako txartela eskuratzea eta gauean haietariko batera (Fiorenze 8 edo badaude) joan ginen afaltzera eta egia esanda, giro majua zegoela ematen zuen. Ondo bazkaldu genuen, pasta pixka bat (noski), barazkiak eta yogurra (oso osasuntsua dana) eta 2.10 euro baino ez genuen ordaindu. Ez dago txarto, ezta?
Bestela, oraindik ez du emoten Fiorenze hain garestia denik. Egia da, egin ditugun gastua supermerkatuetan eta "tutti a 0.99"etan izan dela baina, esan digute traguak eta nahiko garestiak direla. Eskerrak, nik oraindik ez daukadala parranda handietarako gogo askorik!
Bueno jende! Ea zeozer berezia egiten dugunean gehiago kontatzeko daukadanik. Bitartean, zaindu eta RESISTETE IN LA LOTTA!
Musu eta besarkada asko.
Iscriviti a:
Commenti sul post (Atom)
6 commenti:
kaixo Arantza!
kalkuluk ataten eona eta pentsaten dot, hobeto urteten dabela zeuaz hor afaltzi...... hemen sartañe berotzen ipini, olixu gasta, arraultzak erosi eta fregau eitxi baño! Rayaner edo easyjeten bat eongo da.
Ta Eneko ta ni bixar......... MAROKORA! jejejejejejeje. Ba hoixe, 48 ordu barru parebat metro hartute eongonazela euzkitxan botata. Ze, Mikeltxok be ezleuke bardiñe eingo ala?
Ala,zaindu ta mile muso
Epa ARANTZA!
Pasan astin sartu nitxan blog-in baine ezin ixan neban asma zelan dan mezu bixaltzeko, eta hori pentsaten nebala nahiku ondo moldaten nazela ordenadorakin! ja,ja!Gaur lortuko dot!
Gu hamen betiko tipoa gabiz, beno gaur beste egun bat da. Aila da M10 zain geuazen egune, ja,ja!
Ondarrun internazionalak ibili diz eta italianuk be baeuazen. EHko egoeriaz flipaten batzuk, batez be Danesak esango neuke nik...Ez dakat denboraik luzatzeko ze ikasle baten bile jun bir dot.
Pozten naz zeure barri eukitxiaz. Blog-an bidez egongo gaz harremanetan.
Animo Arantza eta muso handi-handi bat!
Zaindu eta ondo-ondo pasa!!!
Urtza (Ondarrutik)
esrais muy guapas pero quiero ver mas fotos
Buon giorno Arantza!! Zelan doaz zure italierazko klaseak??
Beno.. ni ez naiz helduko Nikola eta zure pisukideak ezagutzera.. baina ia baduzun pasta eta pizza prestatzeko modu barriak ikasteko aukerarik... ejem.. eta ia Firenzetik bueltan probatzen ditugun.. mamma mia!!
Hala.. lanera... ejem..
Muuuakkkk!!!!
Hola Aran,
Ondarruko familiaren partez, MUSU HANDI HANDI BAT!!!
Pozten gara gauzak ondo doazelako eta zeuk diozun moduan, ea kanpoan egote honek terapia gisa baliogarria gertatzen zaizun.
Gu ondo gaude eta ama ere bai. Denona da ahalegina, zurea, gurea eta amarenarena ere bai. Danok, elkarrekin, aurrera egiten badugu, denontzat ere errazagoa izango da.
Argazkian "dotore" zaude nahiz eta barnetik dotoreagoa izan.
Arrivederci Aran eta eutsi. Dena iristen da itxaroten dakienarentzat.
Josu
kaixo guapa!
pozten naz zu hain ondo ikusteaz.
hementxe motxila betetxen.Bihar goaz pirineotara. Beno lehen Pilorraren etxera S.O.S.!!!eta gero pal monte.Ea deskonektatzen dugun: lo egin, paseatu, lo egin, argazkiak atera, lo egin, jan, lo egin eta.....
Ez dugu elkar ikusiko baina ondo pasa auzotik.
ondo pasa eta ez izan oso santua
musus
Posta un commento