
Aupa Koadrila!
Hona hemen Italiako mutilik ederrena edo behintzat, hori esaten dute hemendik. Antzadanez, Migel Angelo enperratuta zegoen gorputz edertasunarekin eta horregaitik egin zuen Firenzen ezagunena den eskultura eder hau. Benetan ederra eta handia! Baina egia esanda, Euskal Herriko mutilak ez dira hura baino gutxiago. Jakin dezazuen aurreko astean Mikeltxo ikusi nuenean...se está poniendo como un tigre. Beraz, hemendik aurrera badakizue...Ondarruko Tigri. Je, je.
Bueno, kontua da aste honetan Firenzen Kultur Astea ospatu dutela eta museoak dohainik izan direla. Eta noski, guk aprobetzatu egin dugu aste buru hau museorik garestienak ezagutu ahal izateko; Ufizzitarren Galeria, Ufizzitarren Kapila, Akademiako Galeria, Pitti Jauregia eta abar. Beraz...hainbeste arterekin, egun batzuetarako betekada eta nekea. Hala eta guztiz ere, merezi egin du.
Bidaltzen dizuet Dabiden argazkia ez da oso kalitate onekoa, lapurtutako argazkia baita. Museoetan ez dute uzten argazkirik ateratzen, baina museoetako irteera guztietan dendatxo bat daukazu nahi duzun guztia erosi ahal izateko, hori bai. Horregaitik flasik gabe eta erdi izkutuan atera behar izan genuen. Baina tira, adibide moduan, ez dago txarto.
Asteburua bukatzeko Boboliko Lorategian egon ginen atzo arratsaldean, eta behintzat, eguraldi ederra egiten zuenez, pixka bat denkantzatu ahal izan genuen. Ikusten duzuenez, ni irakurtzeko baliatu nintzen atseden honetaz. Primeran!
Bueno majos y majas , argazkiak eskatzen dituztenentzako dosia beteta.....eta ikusten duzuenez...io sono bellisima.
Hurrengora arte eta musu handi bana.
3 commenti:
Mutil katxarroa ikusita neure anaia etorri zait burura!!
Ez nekien Florentzia aldetik zebilenik. Bere azken berriek "pisu protegido" batean zegoela esaten zidaten baina..."pitua" berea da, ja,ja.
Ikusgarri dago!!
Egunero egunero "pesak" egiteak zelako onura dakarren.
Lehiaketatxo bat proposatzen dizuet blog honen zaleoi, hau da, Mikeltxok ateratzerakoan izango duen itxura aurreikusita, NOLA DEITUKO DIOGU peazo Mikeltxori?
Mikeltxotx?
Zein da zure proposamena?
Musu handi handi bat Aran gu denon partez.
Josu (el autoproclamado)
Kaixo Aran:
Aqui seguimos el equipo en el curro, manteniendo el pais y esas cosas. Todos te mandan muchos saludos (Itzi te esta cuidando muy bien el sitio, jua, jua)
Un fin de semana de estos vete a Cinque Terre, que es super chulo (2 horas en tren desde Firenze) y por supuesto a Siena (Es como la competencia de Firenze).
Si montas la agencia de viajes cuenta conmigo como cliente.
Musus
Uyuyuyyyyy... Dabid guapoa da.. baina Arantzaren posea!!?? Super interesting!! ;-)
Beno, buelta normaltasunera. Ikusi ditut Martukik gomendatutako 'Cinque Terre' herrietako argazkiak eta flipatu egin dut!! Zelako polita!! Ni ere banator!!
Beno Arantza & family! Ondo ondo segi!! Muak, muak eta reketemuuuaaak!!!
Posta un commento