Aupa koadrila:
Jadanik Florenzera heldu gara. Bidaia pixka bat luzea eta barregarria izan zen, batez ere azken hegalaldia, Franfurtetik Florenzera. Hasteko, ordu beteko atzerapenarekin eta abionean sartu baino lehen pixka bat moskeatuta geunden. Sartzeko atean itxaroten ari ginela dana txinoz beteta eta hasieran pentsatu genuen okerreko lekuan geundela baina konfirmatu eta gero, flipatzea baino ez zitzaigun gelditzen. Txarrena,abionera hurbiltzeko autobusa hartu behar izan genuenean hasi zen. Autobusera sartzeko bultzakada eta bata bestearen gainetik eta berdina abionean sartzeko ere. Ematen zuen lekua kenduko zietela baina gero konturatu ginen, zeozer bazekitela. Abioia oso txikia zen eta maletak sartzeko oso leku gutxi zegoen beraz, adi egon ezean, badakizu... niri tokatu zitzaidana: maleta txikia, ordenagailua, txamarrak eta bestelako poltsak oinetan jarri eta ordu eta erdiko bidaia hankak altxatuta joan beharra. Baina tira, barre ere egin genuen.
Etxera goizeko 12etan heldu ginen. Gure etxeko jabea hantxe zegoen gu itxaroten eta egia esanda, nahiko majua da. Nikola du izena eta 50 urte inguruko gizona da. Ez daki erderaz eta hala-nola ulertzen dugu elkar, baina momentuz eskatutakoa eman digu.
Etxea nahiko sinplea da. Bi gela, Luis XV motatako altzairuez hornituta, komuna eta sukalde nahiko majua. Ez daukadu egongelarik, ez sofarik, ez telebistarik baina dagoenarekin ondo moldatuko gara. Somos de buen conformar. Etxean gaudenen artean oso ondo; Amaitaren klona (Goizane), gure madrilena (Sonia), taldeko pertsonaje maju-majua (Itzal), Solokoetxeko laguna (Isa) eta bostok, primeran.
Hurrengo goizean, goiz-goizean jeiki behar izan ginen (7eta). Dutxa hartu, gozaldu eta kalera. 9:30etan italianerazko klasean egon behar ginen eta ez genekielez non zegoen ba... a la aventura. Ondo topa genuen (hori bai, beraldu helduta) eta atzo eta gaur goizean klaseak eta tutoreekin bilerak izan ditugu.
Gero arratsaldean, praktikeentzako elkarrizketa egingo digute eta horren arabera, eskolako talde batean edo bestean egongo gara.
Bueno koadri, hori da momentuz bidaiari buruz kontatu ahal dizuedana. Pixkanaka-pixkanaka egokitzen ari gara eta zeozer ikusteko denbora daukagunean, gehiago kontatuko dizuet.
Amaitu baino lehen, nirekin pixka bat arduratuta egon direnentzat (badakit guztiak izan zaretela), bakarrik esatea ondo nagoela, badaudela momentu batzuk pixka bat gogorrak (adibidez, atzo Mikeltxok deitu zidanean)baina orokorrean askoz hobeto nagoela. Beraz, egon trankil nigatik eta eskerrik asko danarengatik. Gainera, dana ondo badoa, laister ikusiko dugu elkar. Hori hurrengo batean kontatuko dizuet.
Iscriviti a:
Commenti sul post (Atom)
5 commenti:
kaxo guapa!!
ze egiten du martak polonian???
ez neukan ni idea!!
En fin... como nos cuidamos ehh?? martuki??? porque a poner inyecciones a l@s polakos no has ido verdad???
pues que deciros... como me he aburrido hoy en el curro... uffff!! que horror!! me quiero ir ya a mi casa!!!
ahhh arantza maja sin prisa ehh pero a ver como va el calendario ese ... que queremos conocer a nikola!! jeje bueno maja muxutxus
Ciao amici!! bilbo, bella firenze, cinque cioccolata, ponte vecchio, spaghetti, michelangelo, zuccini, gelati, caffè, pizza, musica, fiume, esculptures, bambini, sera, uffici tramonto, magia, sculture, amici basqui, centinaia di baci, Arantza, ti amiamo!! Milla musu!! Ai!! hori ez da italieraz.. katxiporreta!!!
eiiiiiiiiii, Igor Italin noz eonda ba holako nibela eukitxeko italieraz? Ondarruk esango leuken modun;
"baiabien!"
Ba pilobat pozten naz ondo zauezelako. Ala, afaldu eta Marokorako biaji antolatzen jarraitzera noie.
mile musuuuuuuu
Amaitaaaaaaaaa k no te empanas, k polonia es Catalunyaaaaaaa jajaja!!!
Ez nago Polonian, Terrassan jarraitzen naiz, poniendo inyecciones jajajajaja!!!!!!!
Beno guapas hurrengo ostiralena Bilbora...yujuuuu k ya tengo mono, un mes y pico sin ir es demasiau!!!
Muxuak guapitas
Aupa Aran!!!
ya ikusi ditugu argazkiak
gu hemendik ondo momentuz gaude aber nola bidaltzen diren mesuak hemendik, ze gu traste hauekin ez gara oso habilak
beno ba ondo pasa, ondo aprobetzatu esperientsia eta ya idatziko dizugu zeozer
muxutxus desde el monte!!!
Vane, Nago eta Sandra
Posta un commento